All posts by Ainhize

Emakume ijitoen ahalduntze-jardunaldia

Emakundek azaroaren 7ko goizean urtero sustatzen duen Berdintasunerako Foroaren testuinguruan izan da Bilboko Bilborock aretoan ‘Emakume Ijitoen ahalduntze-jardunaldia: Berdintasuna nigan ere hasten da‘. Euskal Autonomia Erkidegoko ijito herriaren erabateko sustapenerako eta partaidetza sozialerako kontseiluan sartuta dagoen Euskadiko Emakume Ijitoen Batzordeak antolatutako topagunea da; Biltzenetik arduratzen gara haien idazkaritza teknikoko lanaz. Batzordeak, Kontseiluak eta garatutako jarduerak berak Eusko Jaurlaritzaren Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzaren bultzada ere badu.

Topaketan hirurogeita hamar emakume ijito inguruk hartu dute parte, gehienak Bizkaikoak, baina badira Gipuzkoa eta Arabakoak ere. Horiek gogoetak eta bizipenak partekatu dituzte Josefa Santiago gizarte-langile eta ijito aktibistarekin; baita hiru Lurraldeetako emakume ijitoen elkarteetako beste kideekin ere.

Bestalde, Emakundeko, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Bilboko Udaleko ordezkariek ere hartu dute parte, baita Ernesto Sainz Lancharez Eusko Jaurlaritzaren Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak ere. Horrek nabarmendu du bere Zuzendaritzak Batzordean aipatutako ekimenekin duen konpromisoa eta etorkizunaren jabe egiteko ahaleginean saia daitezen animatu ditu emakume ijitoak.

Elkarrizketa Dolores Julianorekin “Tomar la palabra. Mujeres, discursos y silencios” liburuaren aurkezpena

Biltzenek, Bidez Bide elkartearekin eta Ellacuría Fundazioarekin lankidetzan, emakume jardunaldia antolatu du emakume etorkinek hitza hartzeko eta eskubideak erabiltzeko egin beharreko prozesuen bistaratzearen inguruan. Jardunaldia Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak sustatutako 2017ko berdintasunerako foroan egin dute.

Jardunaldiaren programa bi liburu hauen aurkezpenaren inguruan egituratuko da: alde batetik, “Tomar la palabra. Mujeres, discursos y silencios” liburua, egileak, Dolores Juliano antropologo feministak, aurkeztuko du, eta bestetik, “Historias de cuidados y (des)igualdad. Mujeres migradas trabajadoras del hogar y de los cuidados“, Torre de Babel Taldeko protagonistek aurkeztuta.

Eguna: 2017ko azaroaren 17an, 18:00etan.

Ellacuría Fundazioko Ekitaldi Aretoan. Aita Lojendio kalea, 2-1. D

Sarrera librea lekua bete arte.

JARDUNALDIA EMAKUMEEN ESKUBIDEKO EKIALDEKO EUROPAN: ERRUSIAKO IRAULTZATIK IMIGRAZIORA

Eusko Jaurlaritzako Familia Politika eta Aniztasunaren Zuzendaritzari atxikitako Biltzen- Integraziorako eta Kulturen arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuak, Server kultura-elkartearekin lankidetzan, atsegin handiz gonbidatzen zaituzte “EMAKUMEEN ESKUBIDEAK EKIALDEKO EUROPAN: ERRUSIAKO IRAULTZATIK IMMIGRAZIORA” jardunaldian parte hartzera. Jardunaldia Gasteizen izango da, 2017ko urriaren 20an, Emakunderen Berdintasunerako Foroaren testuinguruan.

programa jornada

JORNADA BILTZEN