Euskadi 2026 Ezohiko erragularizazioa atzerritarentzat

📢 Administrazio-egoera irregularrean dauden atzerritarren ezohiko erregularizazio-prozesua jarri da martxan. Neurri honek eszenatoki berri bat irekitzen du Euskadin bizi eta lan egiten duten milaka pertsonarentzat: egoitza- eta lan-baimena lortzeko bide bat, segurtasun juridikoarekin eta bermeekin.

Horri erantzunez, Eusko Jaurlaritzatik oinarrizko gida argi eta erraza prestatu dugu, Euskadin bizi diren pertsona migratzaileei zuzendua. Gidan azaltzen dugu zer den ezohiko erregularizazioa, zein baldintza bete behar diren eta nola egin prozedura urratsez urrats. Euskaraz eta gaztelaniaz eskuragarri dago, eta laster ingelesez, frantsesez eta arabieraz ere bai.

🤝 Zalantzak badituzu edo orientazioa behar baduzu, Aholku Sarearen bidez aholkularitza juridiko espezializatua jaso dezakezu, doan. Informazio ona izatea funtsezkoa da inor atzean gera ez dadin eta prozesu hau ordenaz, gardentasunez eta pertsonen duintasuna errespetatuz garatzeko.

Euskadi 2026 ezohiko erregularizazioa atzerritarentzat