Artolazabalek datorren hamarkadako migrazio- eta asilo-politikak arautuko dituen Kulturarteko VI. Plana aurkeztu du (Gobernu Bilera 2022-2-22)

Abusuak jasan dituzten pertsonek beren egia adierazteko eta dagokien bab

Beatriz Artolazabalek, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur aurkeztu dio Gobernu Kontseiluari Herritartasunaren, Immigrazioaren eta Asiloaren Kultura arteko VI. Plana (2022-2025). Plan horretan, migrazio- eta asilo-politiketan koherentzia-esparru bat bermatzeko hamarkada honetan erabiliko diren estrategiak jaso dira, bai eta bizilekuan bizi diren herritarren oinarriak finkatzeko ere.

Gero, Artolazabal ohiko prentsaurrekoan agertu da plan hori azaltzeko. Plan horren helburu nagusia Aniztasuna Kudeatzeko Euskal Eredua eraikitzea da, kulturartekotasunaren bidez, hain zuzen ere.

Informazio gehiago: https://labur.eus/66xOE

Biltzen Barakaldoko aniztasunaren eskolan

Aurreko astean jakinarazi genuenez, Biltzenek Vestimentes: (Con)vivir con el Hiyab y otras prendas de vestir identitarias izeneko solasaldian hartu zuen parte pasaden asteartean. Ekitaldi hau Barakaldoko Aniztasun Eskolaren barne kokatzen da, Zehar-Errefuxiatuekin dinamizatuta.Solasaldiak publiko ugari eta anitza erakarri zuen.

Emakumeenganako indarkeria sahiesteko sentsibilizazio programa

Aurten Biltzenek Emakumeenganako Indarkeria Saihesteko Saioko programa bat jarri du martxan. Programa hau Euskadiko HHIko atzerritar jatorrizko gizon eta emakumeei bideratzen da, nagusiki. Lehenengo saioak otsailak 14an garatu ziren, Basauriko HHIn – Denon Eskolan eta hainbat jatorrizko 20 emakume hartu zuten parte: Brasil, Euskadi, Maroko, Nigeria, Ijito Herria, Errumania eta Senegalekoak, besteak beste.