Artolazabalek datorren hamarkadako migrazio- eta asilo-politikak arautuko dituen Kulturarteko VI. Plana aurkeztu du (Gobernu Bilera 2022-2-22)

Abusuak jasan dituzten pertsonek beren egia adierazteko eta dagokien bab

Beatriz Artolazabalek, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur aurkeztu dio Gobernu Kontseiluari Herritartasunaren, Immigrazioaren eta Asiloaren Kultura arteko VI. Plana (2022-2025). Plan horretan, migrazio- eta asilo-politiketan koherentzia-esparru bat bermatzeko hamarkada honetan erabiliko diren estrategiak jaso dira, bai eta bizilekuan bizi diren herritarren oinarriak finkatzeko ere.

Gero, Artolazabal ohiko prentsaurrekoan agertu da plan hori azaltzeko. Plan horren helburu nagusia Aniztasuna Kudeatzeko Euskal Eredua eraikitzea da, kulturartekotasunaren bidez, hain zuzen ere.

Informazio gehiago: https://labur.eus/66xOE