Kultuna aniztasunaren eguna

Kultura aniztasunaren eguna dela eta, Eraberean Sareak -Tratu Berdintasunaren aldeko eta Diskriminazioaren aurkako Sareak- “Zu bai, zu bai” kanpaina zabaldu nahi du berriz ere,  arraza-, etnia- edo nazio-jatorriak eragindako diskriminazioaren biktimak izan daitezkeenei zuzendutako bideo batekin.

Eraberean Sarea Eusko Jaurlaritzak bultzatzen du eta CEAR Euskadik, Gurutze Gorriak, SOS Arrazakeria Gipuzkoak eta CITE Bizkaiak osatzen dute, besteen artean. Eraberean Sareak bat egiten du arrazakeria eta xenofobiaren aurkako salaketarekin, giza-eskubideen defentsarekin eta kulturen arteko bizikidetzarekin Euskadin. 

Immigrazioa eta Integrazioa EAEn XI. Jardunaldiak

Urtero bezala, Immigrazioa eta Integrazioa EAEn XI. Jardunaldietara gonbidatzen zaituztegu. Hamaikagarren edizio honetako gaia hauxe izango da: Errefuxiatuen harrera Euskadin: erronkak eta erantzunak.

Osasun-baldintzek ahalbidetzen badute, formatua presentziala izango da, Bizkaia Aretoan (Bilbo).

Laster, behin-behineko egitarauari eta izena emateko moduari buruzko informazioa helaraziko dizuegu. Bitartean, gorde data: 2021eko urriaren 21 eta 22a.