Aholku Sareak 5 bulego berriak ireki egin ditu

#AholkuSarea -k bost bulego berri ireki ditu egoera ahulean dauden etorkinei aholkularitza juridikoa emateko, Atzerritartasun arloko Laguntza Juridikoaren Euskal Sareak EAEn dituen 19 bulegoei gehituz. Beatriz Artolazabalen hitzetan, “helburu bat daukagu. Pertsona migratzaileek beren egoera erregularizatu eta lan-merkatuan sartzea lortu nahi dugu”. Aholku Sareak 10.199 pertsonari eman zion arreta 2021ean eta 23.199 kontsulta egin zituen.

🔗http://ow.ly/tvJs50HGnQz

intersekzionalitateari buruzko formakuntza

Biltzenek intersekzionalitateari buruzko formakuntza saio bat eskaini dio Zubiko elkarteari. Zubiko, arazo penalak eta espetxe arazoak dituzten pertsonentzako gizarteratze eta laneratzera bideratutako baliabide bat da. Formakuntza hau EDE Fundazioak zuzendutako genero ikuspuntu intersekzional baten bidez marko kontzeptuala eguneratu nahi duen proiektu batean kokatzen da.