Getxoko Fadurako Lanbide Heziketako Zentroko Goi Mailako Osasun Dokumentazioko eta Erdi Mailako Erizaintzako Laguntzaileen espezialitateetako lanbide-heziketako ikasleei zuzendutako prestakuntza-goiza izan zuten astelehenean, maiatzaren 20an. Horren baitan, Getxo Gurekin Proiektuaren testuinguruan sartuta, Fundación Doble Sonrisa fundazioak goian aipatutako mahai-ingurua antolatu zuen. Biltzenen parte-hartzearen gai nagusia tradizio islamikoan heriotzak duen ikusmoldea eta bizipena izan zen, eta gure lankide Maya Amrane-k eskaini zuen.