Aurten ere, UPV/EHU-k eta Eusko Jaurlaritzak, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzaren bidez, “Immigrazioa eta Integrazioa EAEn” Jardunaldiak antolatu dituzte, Biltzen eta Ikuspegi zuzendaritza teknikoan direla.
Hamargarren edizio honetan, honako gaia landuko dugu: “Aniztasuna eta diskriminazio anizkoitza: hurbilketa intersekzionala”. Formatua birtuala zein presentziala izango da; azken kasu honetan, urtero bezala, Bizkaia Aretoan (Bilbo). Laster, behin-behineko egitarauari eta izena emateko moduari buruzko informazioa helaraziko dizuegu. Bitartean, gorde data: 2020ko urriaren 19 eta 20a. Zuen zain gaude!
Gaur, ekainaren 1a, alarma egoeragatik bertan behera geratu ziren epe administratiboak berpizten dira.
Zer nolako eragina dauka epe hauen berpizteak atzerritartasun tramiteetan?
Dokumentazio eskaera bati erantzuna eman behar izatekotan edo gorako edo berraztertzeko errekurtsoa jarri behar izatekotan, epeak kontuan izan behar dira, berriro indarrean daudelako.
Datorren ekainaren 4an epe prozesalak (judizialak) berreskuratuko direla gogorarazten dizuegu. Berrekite honek eragina izango du nazionalitate – errekurtsoak aurkeztean, esaterako.
Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiken Saileko Familia Politikako eta Aniztasunaren Zuzendaritzak, Biltzen kultura arteko gizarteratzearen eta elkarbizitzaren euskal zerbitzuen bidez, ADI!Covid sortu du.
ADI!covid-ek Covid19ren pandemiarekin zerikusia duen informazioa eskainiko du, laburtuta eta hainbat hizkuntzatara itzulita (ingelesa, arabiera, errumaniera, errusiera eta portugesa), betiere, Euskadin bizi diren eta atzerriko jatorria duten pertsonentzako aukera-berdintasunean irisgarria izan dadin.
Aipatutako kanalean jarriko da Eusko Jaurlaritzak osasunari, hezkuntzari, segurtasunari, indarkeria matxistari, enpleguari, etxebizitzari edo gizarte politikei buruz duen informazioa.
Utilizamos cookies para optimizar nuestro sitio web y nuestro servicio.
Funcional
Always active
The technical storage or access is strictly necessary for the legitimate purpose of enabling the use of a specific service explicitly requested by the subscriber or user, or for the sole purpose of carrying out the transmission of a communication over an electronic communications network.
Preferencias
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para la finalidad legítima de almacenar preferencias no solicitadas por el abonado o usuario.
Estadísticas
The technical storage or access that is used exclusively for statistical purposes.El almacenamiento o acceso técnico que se utiliza exclusivamente con fines estadísticos anónimos. Sin un requerimiento, el cumplimiento voluntario por parte de tu proveedor de servicios de Internet, o los registros adicionales de un tercero, la información almacenada o recuperada sólo para este propósito no se puede utilizar para identificarte.
Marketing
The technical storage or access is required to create user profiles to send advertising, or to track the user on a website or across several websites for similar marketing purposes.