Immigrazioa eta Integrazioa EAEn Jardunaldiak

Aurten ere, UPV/EHU-k eta Eusko Jaurlaritzak, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzaren bidez, “Immigrazioa eta Integrazioa EAEn” Jardunaldiak antolatu dituzte, Biltzen eta Ikuspegi zuzendaritza teknikoan direla.

Hamargarren edizio honetan, honako gaia landuko dugu: “Aniztasuna eta diskriminazio anizkoitza: hurbilketa intersekzionala”. Formatua birtuala zein presentziala izango da; azken kasu honetan, urtero bezala, Bizkaia Aretoan (Bilbo). Laster, behin-behineko egitarauari eta izena emateko moduari buruzko informazioa helaraziko dizuegu. Bitartean, gorde data: 2020ko urriaren 19 eta 20a. Zuen zain gaude!