Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiken Saileko Familia Politikako eta Aniztasunaren Zuzendaritzak, Biltzen kultura arteko gizarteratzearen eta elkarbizitzaren euskal zerbitzuen bidez, ADI!Covid sortu du.
ADI!covid-ek Covid19ren pandemiarekin zerikusia duen informazioa eskainiko du, laburtuta eta hainbat hizkuntzatara itzulita (ingelesa, arabiera, errumaniera, errusiera eta portugesa), betiere, Euskadin bizi diren eta atzerriko jatorria duten pertsonentzako aukera-berdintasunean irisgarria izan dadin.
Aipatutako kanalean jarriko da Eusko Jaurlaritzak osasunari, hezkuntzari, segurtasunari, indarkeria matxistari, enpleguari, etxebizitzari edo gizarte politikei buruz duen informazioa.
Topa gaitzazu Facebookeko gure web orrian. https://cutt.ly/oyiQVL5