Migracovid

Abuztua behin amaituta, txertaketa kanpainiaren inguruko WhatsAppen bidezko arreta zerbitzuaren ebaluaketa egin dugu:
Ekainetik 759 kontsulta izan ditugu eta harrera eman diegu.
Kasu gehienetan, TIS, ABOLA edo 85. agiria izateagatik bide arruntetik helduko ziren pertsonei informazioa eta orientazio eskaini diegu, baita aurreko agiririk ez dutenei baina Osakidetzaren weborrialdeko galdetegia bete dutenak edo bete ahalko luketenak.
Kasu guztietako % 8,3an bere datuak jaso egin ditugu, galdetegia betetzeko arazoak izan dituztelako.
Gure partez Migra Covid Sarearen parte diren elkarteei eskerrak eman nahi dizkiegu berriro, pertsona guztientzako txertaketa errazteko egiten duten esfortzuagatik.