944 001 900 | biltzen@biltzen.org

Buscar
Generic filters
Exact matches only

Nor gara

Biltzen Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari atxikita dagoen titulartasun publikoko zerbitzua da. Haren misioa honako hauek lortzen laguntzea da:

  • fotosEuskadin bizi diren pertsona guztiek, haien arraza-jatorria eta/edo jatorri etnikoa, hizkuntza, erlijioa eta abarrak edozein izanda ere, herritarren eskubideak izatea eta integratuta
  • Etengabeko aurrerapena euskal gizarteak hura osatzen duten talde kultural ugarien arteko elkarbizitza eta aniztasun kulturala modu barneratzailean eta positiboan kudeatzeko duen gaitasunari dagokionez.
  • Diskriminazioaren, arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako zein edozein intolerantzia moduren eta ezberdintasunarekiko gorrotoaren aurkako borrokarako tresnak eta baliabideak sortzea eta sentsibilizazioa bultzatzea.

2004an sortu zenetik, Biltzen autonomia-erkidego mailako zerbitzua izan da eta EAEko lurralde osoan egiten du lan nortasun-ezaugarri hauen arabera:

  • quieensosomo2Bigarren mailako zerbitzua: eragileekin egiten du batez ere lan; ez azken hartzaileekin.
  • Subsidiariotasuna: lanaren oinarri diren eragileen legezkotasun ugarien arabera jarduten du (eskuduntzen esparrua administrazio publikoen kasuan, lurraldearekiko eta pertsonekiko lotura gizarte-erakundeen kasuan eta abar).
  • Osagarritasuna: horrekin lotuta, eragile horien baliabideak, gaitasunak eta konpetentziak sendotuta egiten du lan; eta ez horiek ordezkatuta.
  • Lankidetza-ereduei eta sareko lanari bultzada ematea: erantzukizun publikoaren eta ekimen sozialaren, gizarte zibileko eragile ugarien eta abarren arteko solasaldia eta elkarlana bultzatuta.
  • Berrikuntza: esperientzia pilotuak, programa eta tresna berriak eta abarrak bultzatuta misioarekin lotutako esparruetan eta beste eragile batzuekin elkarlanean.
  • Eskalan egindako lana, sistematizazioa…: gure eta hirugarren batzuen ezagutza eta esperientziak sistematizatzen saiatuta eta programa egonkor edo lurralde osoari zuzendutako eskaintza bihurtuta eta/edo horietan barneratuta kudeaketa-eredu eragingarriarekin batera…

Integración y Convivencia intercultural

eusko jaurlaritza

Biltzen 2023