Biltzeneko talde juridikoak atzerritarrei buruzko informazio-saioetan parte hartuko du. Durangon eskainiko da 2018an zehar. Saioak herritar guztientzako zabalik daude. Anima zaitez parte hartzera!
All posts by Ainhize
Emakumeen nazioarteko eguna
Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzearekin bat, Biltzenek, 2018ko martxoaren 7an, “Emakumeek beren eskubideak aitortzeko eta gizarte bidezkoagoa eta berdintasunean oinarritua eraikitzeko borrokari” buruzko saioa eskainiko du Deustuko Unibertsitatean –Donostiako Kanpusean. Emakumeek beren eskubideak aitor daitezen egindako borroka-prozesua hurbiltzea da helburua, bertako aurrerapenak eta erronkak kokatuz. Sentsibilizazioan oinarritutako saioan, ikasketa desberdinetako 2. mailako ikasleek hartuko dute parte: Ekonomia eta Enpresa, Zuzenbidea, Komunikazioa, Turismoa, Gizarte Lana, Gizarte Hezkuntza.
Abenduak 1, nazio errumaniarraren eguna

Biltzenek, Abenduak 1 Kultur Elkartearekin eta Gernika-Lumoko Udalarekin batera, Nazio Errumaniarraren Eguna ospatzeko ekitaldiak antolatuko ditu Gernikako Elai Alai Aretoan abenduaren 1ean, ostiralean, lelo honen pean: “Herri langile eta alaia”.
18:00etan egingo da
inaugurazioa eta bertan izango dira Errumaniako kontsul nagusia Bilbon eta Gernika-Lumoko alkatea.
Jarraian, Madrilgo Instituto Cultura Rumana institutuaren eskutik “El Bucarest sefardí. 500 años de historia contados en 100 imágenes” (Bukarest sefardia. 500 urteko historia 100 iruditan) erakusketa izango dugu ikusgai.
Gainera, hitzaldi hauek egingo dira: “Literatura rumana en español” (Literatura errumaniarra gaztelaniaz) Marian Ochoa de Eribe itzultzailearekin eta “Familias plurilingües y el programa de aprendizaje de la lengua y cultura rumana en Gernika” (Familia eleaniztunak eta Errumaniako hizkuntzaren eta kulturaren ikasketa-programa Gernikan) Liviana Bucuresteanu irakaslearen eskutik.
Ekitaldia Jose Antonio Uriarte Itxasok aurkeztu eta errumanierako eskoletako ikasleen musikak eta Grupo Millenium taldeak girotuko du. Gain
era, Grupo Miorita taldearen dantzak ikusteko aukera ere izango dugu.
Aipatu behar
rekoa da ekitaldiaren helburua errumaniar herria Euskadiko gizartera gerturatzea dela kultur eta herritarren partaidetza mailan Euskadin duten presentzia bistaratzeko. Bertan, dastatze gastronomiko bikainarekin gozatzeko aukera ere izango da.