Gizarte eta osasun arloetako prestakuntza hitzartua

Biltzenek Osakidetzaren Zabalganako osasun-zentroak eta Gasteizko Udalaren baitako Lakuako, Hegoaldeko eta Ariznabarrako oinarrizko gizarte-zerbitzuek gizarte eta osasun arloko lankidetza arloan abian jarritako erakunde arteko eta lanbide arteko lana babestu du.   Zehazki esanda, profesionalen talde zabalari zuzendutako prestakuntza-ekintza hitzartu dute. Honako hauek osatuko dute talde hori: medikuntzako eta erizaintzako langileek, administraziokoek, gizarte-lanekoek eta psikologiakoek. Bi edizio antolatu dituzte guztien parte-hartzea errazte aldera; bat goizez egingo da, eta bestea arratsaldez. Ikastaro bakoitza lau saiok osatuko dute: atzerriko etorkinen testuinguru sozio-juridikoari buruzko hasierako saioa eta gizarte eta osasun arloetako aniztasun kulturalarekin lotutako hiru. Zerbitzu publiko horietako ekintzen hartzaile eta erabiltzaile gehienak jasotzen dituzten hiru kolektibotan oinarrituko dira. Honako hauetan, zehazki: Magreb, Latinoamerika eta Afrika Beltza.