Ertzaintzako XXV. Promozioko ikasleei eskainitako prestakuntzaren amaiera

Joan den ekainaren amaiera aldera amaitu zen urtez urte Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian prestakuntza jaso duten Ertzaintzako promozioetako ikasleei zuzenduta Biltzenek antolatzen duen prestakuntza. 2015-2016 ikasturteko azken hiruhileko honetan, 50 emakume eta 200 gizonezko inguruk osatutako zazpi taldek jaso dute Aniztasunaren Polizia Kudeaketaren oinarrizko modulua.

Prestakuntza-ekintza horrekin, ikasleei aniztasunaren kudeaketarekin eta tratu-berdintasunarekin eta diskriminazio ezarekin zerikusia duten oinarrizko zenbait kontzeptu eta tresna eskaini nahi izan zaizkie. Horiek guztiak beharrezkoak dira etorkizuneko herritartasun gaurkotua, anitza, askotarikoa eta inklusiboaren zerbitzura bideratutako lana aurrera eramateko garaian.

Era berean, jokabide jakin batzuk, agintaritza-herritarrak ohiko harreman-egoerak eta elkarrekiko pertzepzioak ulertzen, eta etorkizuneko poliza-jardueran jardunbide profesional egokiak txertatzen ere lagundu nahi izan dugu.