Biltzen Bilboko 9. Nazioarteko Zinema Ikusezina “Film Sozialak” Jaialdiko epaimahaikide izango da

Berriz ere Bilbo izango da anfitrioi 118 herrialdetatik jasotako eta gizateriaren errealitate ugari erakutsiko dizkiguten film laburrentzako. Hasi zenetik, Jaialdia espazio integratzaileak sortzen saiatu da, justizia, aukera-berdintasuna eta desberdina izateko eskubidea sustatuko diren espazioak sortzen. Normalean ohiko pantailetatik kanpo geratzen diren ikus-entzunezko lan horien edukia lau ardatz tematikoren ingurukoa da: Garapen Iraunkorra, Giza Eskubideak, Kultura artekotasuna eta Genero Berdintasuna. Filmak irailean eta urrian emango dituzte zenbait egoitzatan. Biltzen epamahaikide gisa joango da Kultura artekotasunaren atalean eta lan onenek Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzaren saria jasoko dute.

Informazio gehiago: http://www.kcd-ongd.org/invisible