Etorkinak Hartzeko eta Gizarteratzeko zuzendaritzarekin batera, aurreikusita dagoen atzerritarrentzako ezohiko erregularizazio prozesuari buruzko informazio saioak antolatu ditugu.
Saio hauek profesionalentzat daude antolatuta, goizeko saioetan. Hemendik gutxira, arratsaldeko saioei buruzko informazioa bidaliko dizuegu. Saio horiek edonorentzako zabalik izango dira.
? Administrazio-egoera irregularrean dauden atzerritarren ezohiko erregularizazio-prozesua jarri da martxan. Neurri honek eszenatoki berri bat irekitzen du Euskadin bizi eta lan egiten duten milaka pertsonarentzat: egoitza- eta lan-baimena lortzeko bide bat, segurtasun juridikoarekin eta bermeekin.
Horri erantzunez, Eusko Jaurlaritzatik oinarrizko gida argi eta erraza prestatu dugu, Euskadin bizi diren pertsona migratzaileei zuzendua. Gidan azaltzen dugu zer den ezohiko erregularizazioa, zein baldintza bete behar diren eta nola egin prozedura urratsez urrats. Euskaraz eta gaztelaniaz eskuragarri dago, eta laster ingelesez, frantsesez eta arabieraz ere bai.
? Zalantzak badituzu edo orientazioa behar baduzu, Aholku Sarearen bidez aholkularitza juridiko espezializatua jaso dezakezu, doan. Informazio ona izatea funtsezkoa da inor atzean gera ez dadin eta prozesu hau ordenaz, gardentasunez eta pertsonen duintasuna errespetatuz garatzeko.
Dagoeneko eskuragarri daukazue Atzerritartasun-Zuzenbideko Gaiak jorratzeko argitaratu dugun azken koadernoa. Oraingoan lantzen dugun gaia hauxe duzue: Salbuespenezko egoeren ondoriozko aldi baterako bizileku-baimena: Errotzeak (1155/2024 ED). Zuentzat interesgarria bezain erabilgarria izatea espero dugu.
Utilizamos cookies para optimizar nuestro sitio web y nuestro servicio.
Funcional
Always active
The technical storage or access is strictly necessary for the legitimate purpose of enabling the use of a specific service explicitly requested by the subscriber or user, or for the sole purpose of carrying out the transmission of a communication over an electronic communications network.
Preferencias
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para la finalidad legítima de almacenar preferencias no solicitadas por el abonado o usuario.
Estadísticas
The technical storage or access that is used exclusively for statistical purposes.El almacenamiento o acceso técnico que se utiliza exclusivamente con fines estadísticos anónimos. Sin un requerimiento, el cumplimiento voluntario por parte de tu proveedor de servicios de Internet, o los registros adicionales de un tercero, la información almacenada o recuperada sólo para este propósito no se puede utilizar para identificarte.
Marketing
The technical storage or access is required to create user profiles to send advertising, or to track the user on a website or across several websites for similar marketing purposes.