All posts by Ainhize

Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei emandako arretarekin lotuta kalitateko nazioarteko estandarrei buruzko programa. Itxiera-ekitaldia

Indarkeriaren Biktima diren Emakumeentzako eta Neskentzako Oinarrizko Zerbitzuen inguruko Nazio Batuen Programaren baitan egindako bi urteko laneko zikloari amaiera emateko jardunaldia egin dute 2019ko urtarrilaren 9an Lehendakaritzan. Emakundek-Emakumearen Euskal Erakundeak hartu du parte bertan NBEko hainbat agentziarekin batera. Jardunaldia Iñigo Urkulluk zuzendu du eta honako hauek hartu dute parte: Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak; UNFPA Funtseko Maria Teresa Bejaranok; eta UNWOMENeko Caroline Meenagh-ek. Gainera, ekitaldian izan dira lantalde ugariak osatu dituzten erakunde publiko eta sozialetako ordezkariak. Biltzenek prozesu osoan hartu du parte “gizarte-zerbitzuen” inguruko lantaldean.

Soberanías y soberanía GARAIPEN TXIKIEN BIDEZ EUSKAL HERRIA BURUJABE mintegia

Ekainaren 21 eta 22an, prestakuntza-jardueren testuinguruan, ELA sindikatuak, Manu Robles-Arangiz Fundazioarekin eta UNED Bergararekin batera, “Soberanías y soberanía Garaipen txikien bidez euskal herria burujabe” mintegia antolatu zuen Gasteizko Letren Fakultatean. Mintegian 227 lagunek hartu zuten parte; horien artean, 124 emakumek.

Testuinguru honetan, Biltzenek “Pertsona migratuekin batera eraikitako prozesu integratzailea” izenburuko hitzaldia aurkeztu zuen.

Hitzaldi horretan, migrazioen inguruko testuinguruan kokatu ziren. Adierazi zuten errefuxiatu eta babes-eskatzaile gehienak biltzen dituzten herrialdeak arazo-eremuen mugetan dauden herrialdeak direla. Hurrengo puntuak Euskadiko aniztasuna eta kultura-aniztasunaren kudeaketa landu zuen herritarren, kultura artekotasunaren eta immigrazioaren euskal politikaren bidez. Azkenean, etorkinekin batera eraikitzeko eratutako hainbat puntu osatzeko oinarrizko elementuak zehaztu dira. Eraikuntza honen oinarriak etorkin-izaerako pertsonak eskubide eta betebehar berdinak dituzten Euskadiko herritar gisa aitortzea izan behar du.