Category Archives: zerbitzuak

Prestakuntza

Gidaren gai nagusia

Migrazioen, ijitoen herriaren, kulturarteko ikuspegiaren, tratu-berdintasunaren, diskriminaziorik ezaren eta abarren esparruetan prestakuntza espezializatuko eskaintza egonkorraren bidez aniztasuna kudeatzeko erakundeen, elkarteen eta eragileen gaitasunak garatzea, beharrezko lankidetzak bideratuta eta hartzaileen profil ugaritako prestakuntza-zirkuitu naturaletan barneratuta.

Modalitateak

  • Eskaintza propioko prestakuntza:
  • Sektore mailako zirkuituetan eta egituretan txertatutako prestakuntza: Berritzeguneetako prestakuntza-planak, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako prestakuntza, Osakidetzako barne-sustapeneko planen eskaintza eta abar.
  • Itunpeko prestakuntza tokiko erakundeekin, hirugarren sektoreko erakundeekin eta abarrekin.

Informazioa, dokumentazioa eta ezagutza espezializatua

Gidaren gai nagusia

Biltzenen erreferentziazko esparruetan ezagutza espezializatua hedatzen eta sortzen laguntzea prospekzioko ekintza, materialen prestakuntza, hedakuntza, ikerketarako babesa eta abarrak uztartuta.

Modalitateak

  • Biltzenen erreferentziazko esparruetan txosten teknikoak eta juridikoak prestatzea: aniztasunaren, tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren, atzerritartasunaren eta abarren kudeaketa.
  • Esparru horien inguruko gida, material eta euskarri espezializatuak prestatzea eta hedatzea.
  • Herritarrei zuzendutako informazio-programak.
  • Lankidetza unibertsitateekin, ikerlariekin eta abarrekin ikerketak eta azterketak diseinatzeko, aztertzeko eta hedatzeko garaian.
  • Itzulpen-zerbitzua EAEn dauden eta gutxiengoa duten kultur kolektiboetako hizkuntza nagusietara zuzenduta.

Elkarteak eta partaidetza soziala sendotzea

Gidaren gai nagusia

Beste eragile eta egitura batzuekin izandako elkarlanaren bidez, kultura-aniztasunaren, elkarbizitzaren eta herritarren berdintasunaren arloan lan egiten duen elkarte mailako egitura bultzatzen eta sendotzen laguntzea gizarte-aldaketako eragile aktibo gisa.

Modalitateak

  • Migratutako pertsonen eta ijitoen elkarteei zuzendutako elkarteak sendotzeko programa.
  • Laguntza eta asistentzia teknikoa elkarteen proiektuak, esku-hartze soziala, kulturala, gizarte eta hezkuntza arlokoa eta abarrak diseinatzeko.
  • Euskarri teknikoa koordinazioko guneei, sareko lanari eta abarrei zuzenduta.