All posts by Ainhize

Kale Dor Kayiko Bizkaia sariak

Beste behin ere, KDK sarien banaketa-ekitaldiarekin bat egin dugu Bizkaian 18. edizioa duen honetan. Azken urteetan izan den bezala, sari-banaketa Deustuko Unibertsitateko Auditoriumean izan da.

KDK sariak ikasle ijitoentzako motibazio-tresna dira, horrekin, ikasten jarraitzea eta eskola-arrakasta ahalbidetzen baita. Ekitaldi publiko honetan, zenbait sari eta/edo aitorpen ematen zaizkie hezkuntzako ziklo edo etapa bat arrakastaz gainditu duten ikasle ijitoei. Saria jasoko duten ikasleez gain, ijitoen zenbait erreferentzia direnak, erakunde mailako ordezkariak, ikastetxeetakoak, gelakideak eta saridunen familien ordezkaritza zabala izaten dira bertan. Zorionak esfortzuaren aitortza jaso duten ijito guztiei eta denei Opré Rromá!

KDK sariak 2017-2

Babes instituzionala apirilaren 8ko, Ijito Herriaren Eguneko, aitorpenari, ijitoen banderari eta Gelem, Gelemi, Ijito Herriaren himnoa delako

Joan den martxoaren 9an Diputatuen Kongresuko aho bateko onarpena jaso du apirilaren 8a Ijito Herriaren Eguna izendatzeko eta haien sinboloak, ijitoen bandera urdina eta berdea 16 radiotako gurpil gorriarekin eta Gelem Gelem Ijito Herriko himno gisa aitortzeko legez besteko proposamenak, betiere, oroitzapenetan, ekimenetan eta Ijitoren Herriari buruzko ekimen instituzionaletan protokoloz erabil daitezen.

Proposamenak, hasiera batean Talde  Parlamentario Sozialistak Osasun eta Gizarte Zerbitzuen Batzordean eztabaidarako aurkeztu zuenak, ijitoen asoziazio-mugimenduaren eskaerari erantzuten dio eta ofizialtasuna eman nahi dio ekimenetan eta de facto Ijito Herriarekin zerikusia duten ekimenetan gertatzen denari. Izapidetzean, legez besteko proposamena azkenik, Talde Parlamentario Popularrak eta Talde Parlamentario Sozialistak sinatutako zuzenketa bat txertatu zuen; horren arabera, urtebeteko epea zehazten da praktikan aplikatzeko; horrela, sinboloen ospakizunek eta erabilerek 2018tik aurrera izango dute akordio horrek emango dien izaera ofiziala.

2017ko berdintasun arloko jardueren plangintza

Urtero bezala, Biltzenek emakumeen eta gizonen arteko berdintasun arloko jarduera multzoa prestatu du.

Jarduera horiek Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren berdintasuneko urteko planaren baitan jasoko dira.

Aurten egitea aurrez ikusitako jardueren helburu orokorra emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna gauzatzen laguntzea da. Horretarako, balioetan aldaketa eta indarkeria matxista errotik desagerraraztea lortu nahi dira.