Eusko Jaurlaritzak Ukrainako inbasiotik ihesi doazen pertsona eta familientzako arreta humanitarioa koordinatzen eta gidatzen du Euskadin

Beatriz Artolazabal da gerraren kalteak jasaten dituzten pertsona eta familientzako arreta humanitarioa antolatzeko Erakundearteko Mahai Sozialaren buru

Migrazio eta Asilo Zuzendaritzak Irunen dituen 150 plazak jartzen ditu eskuragarri lehen harrerarako. Geroago, Berrizen, Oñatin eta Tolosan dituen plazetan birkokatuko dira; plaza horiek berrantolatzen ari dira epe ertainera eta luzera arreta ziurtatzeko.

Helbide elektroniko bat ireki da banako eskaintzak eta elkartasuneko ekintza bereziak jaso eta koordinatzeko: errefuxiatuak@euskadi.eus