Eusko Jaurlaritzak eta Txernobyleko umeei harrera egiteko elkarteek korridore humanitarioa eskatzen dute, haien eae-ko familiekin berriz elkartu ahal izateko

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Errusiaren inbasioaren kalteak jasaten ari den eremu horretatik irten litezkeen 200 adingabeez hitz egin du

Topaketan, sailburuarekin batera, Chernobileko umeak, Chernobil Elkartea, Chernobilen Lagunak eta Ukrania Gaztea elkarteetako ordezkariek parte hartu dute

Sailburuak azpimarratu du herritarren elkartasunak administrazioak eta hirugarren sektoreko erakundeek antolatuta egotea beharrezkoa dela: “Borondaterik onenak eragin kaltegarriak ekar ditzake”

Eusko Jaurlaritzak ibilbide seguruak aldarrikatu ditu gatazketatik ihes dabiltzan pertsona guztientzat.

Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asiloko zuzendariak gaur berriro aldarrikatu du berma daitezela “migratzaileen iraganbideak, segurtasunez egin daitezen”. “Denbora asko daramagu korridore humanitarioak defendatzen eta aldarrikatzen, bai Ukrainako inbasioan harrapatuta dauden pertsonentzat, bai Afrikatik Europara iritsi nahian urteak daramatzatenentzat, han ere gatazkak baitaude”.

https://labur.eus/mKTMt