944 001 900 | biltzen@biltzen.org

Buscar
Generic filters
Exact matches only

Zurrunbiloan

Zurrunbiloan BILTZENen (Gizarteratzea eta Kulturarteko Bizkidetzaren Euskal Zerbitzua, Enplegu eta Gizarte Politiketako saileko Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzakoa) eta “Berritzegune Nagusiko” (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza) Kulturarteko Hezkuntzarako Aholkularitzaren arteko ekimena da.

Zurrunbiloan aniztasunari eta kulturartekotasunari arreta ematea kontuan hartuta, kontrasterako eta sakontzeko gunea eta partekatutako ezagutza beste ikuspegi, ekarpen eta erreferentzia batzuekin batera eraikitzeko eta eztabaidatzeko gunea da, beti hezkuntza esparrutik begiratuta.   Zurrunbiloanen helburua ikasturte bakoitzean berritzen eta aberasten den erakunde iraunkorra izatea eta urteko plangintza duena izatea da.

Zurrunbiloanen iturburua bi zerbitzuek ia 10 urtez izan duten koordinazioko esparru egonkorra da. Horien oinarriak Eusko Jaurlaritzako estamentu ugaritatik bultzatu izan dituzten immigrazio eta kultur aniztasun, eta hezkuntza esparruaren kudeaketa arloan bideratu dituzten ekimenak izan dira (Eskola barneratzailea, Aniztasunari Arreta emateko Plan Estrategikoa, Ikasle Etorkinari zuzendutako Hezkuntza arloko Arreta Programa, Immigraziorako Euskal Estrategia…).

Denbora-tarte horretan, beste eragile eta/edo erakunde batzuekin eta abarrekin batera azterketako beste ikuspegi batzuk, detektatu izan ditugun gai berritzaileei, konplexuei eta polemikoei, ezagutza arloko hutsuneei, posizionamendurik ezari… buruzko gaien inguruko gogoeta gehitzeko eta partekatzeko beharra dagoela ikusi dugu. Hala, 2014-2015 ikasturtean, gune hori diseinatzeko eta horri edukia emateko lehen urratsak eman genituen eta 2014-2015ean, nolabait modu pilotuan, lehen taldea aktibatu dugu.

Landu dugun lehen gaia “Erlijio-praktikak eta eskola” da. Batez ere, erlijio musulmanarekin eta Administrazioan zein ikastetxeetan eguneroko bizitzan sortzen diren desdoitze eta zalantza posibleekin lotutako alderdietan oinarritu gara.

Hiru unibertsitateetako, hezkuntza-administrazioko eta hezkuntza esparruan esku hartzen urte askoko esperientzia duten zerbitzuetako profesionalen taldea izan dugu elkarlanean. Pertsona horien ibilbide profesionalei eta bizipenei esker, esparru ugaritatik azterketa sakona egin ahal izan dugu:  juridikoa, kulturala, soziala, mediatikoa…

Honako hauek dira hurrengo bi ikasturteetan lantalde berriak eraikitzea aurrez ikusi dugun Zurrunbiloanen agendako beste gai batzuk:

  1. Eskolatik abiatuta, Tratu Berdintasunaren eta Diskriminaziorik Ezaren printzipioa bultzatzea.
  2. Kulturarteko konpetentziaren definizioa eta irakaskuntza-ikaskuntza.
  3. Zentroen zuzendaritza eta aniztasunaren kudeaketa.
  4. Migratutako pertsonen seme-alabak: sarbidea eskolako arrakastara, elkarbizitza…

 

Integración y Convivencia intercultural

eusko jaurlaritza

Biltzen 2023