944 001 900 | biltzen@biltzen.org

Buscar
Generic filters
Exact matches only

Lege oharra

Web gunearen titularitatea

Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betetzeko asmoz, jakinarazi egiten da web gune honen titularra Suspergintza Elkartea dela (Simon Bolivar 8b, 48010 Bilbo, Bizkaia). Harremanetan jartzeko, 94 400 80 60 telefonora deitu edo webmaster@suspergintza.net helbidera posta elektronikoa bidali besterik ez dago.

Suspergintza Elkartea Bizkaiko Elkarteen Erregistroan inskribatuta dago (B/1018/88. zenbakia, 1998ko maiatzaren 12a), eta G48264030 IFK du.

Norberaren datuak babesteko politika

Web gune honek norberaren datuak babesteko politikari buruzko informazioa eskaintzen die erabiltzaileei, eskatzen dizkieten datuak eman nahi dituzten ala ez askatasunez eta borondatez erabaki dezaten.

Erabiltzaileek benetako datu zehatzak, osoak eta eguneratuak jarri beharko dituzte eskabide-orrietan. Beraz, erantzule bakarrak izango dira, datu faltsuak, okerrak, osagabeak edo ez eguneratuak emateagatik Suspergintza Elkarteari edo edozein hirugarreni zuzenean edo zeharka kalte edo galeraren bat eraginez gero.

Norberaren Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta bere garapenerako arautegian xedatutakoaren arabera, erabiltzaileei jakinarazten zaie web orri honen bitartez edozein zerbitzuren kontsulta, eskaera edo kontrataziorako bildutako datuak Suspergintza Elkartearen fitxategietan gordeko direla, norberaren datuak sartzeko erabiltzen diren eskabide guztietan adierazten den bezala. Horrez gain, datu horiek zehaztutako helburuetarako erabiliko dira eta, hala badagokio, eskabide-orri horietan adierazitako emakidadunei lagako zaizkie.

Hori guztiori dela-eta, Suspergintza Elkartea (Simon Bolivar 8 b, 48010 Bilbo – Bizkaia) fitxategi horien arduraduna izango da, eta erabiltzaileek une oro erabili ahal izango dituzte datuok eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, webmaster@suspergintza.net helbidera posta elektronikoa bidali besterik ez dute.

Suspergintza Elkarteak sekretupean gordeko ditu norberaren datuak.

Web orri honetan azaltzen diren irudiak norberaren datuak babesteko indarreko legeriaren babespean daude. Beraz, bistaratu baino ez dira egingo, eta ez dira inprimatuko, eskualdatuko, erregistratuko eta tratatuko, irudi horietan agertzen diren pertsonen edo euren gurasoen edo tutoreen baimena eduki gabe. Bestetik, harremanetarako datuak erabili ahal izango dira, titularrekin euren lan-jardueraren inguruko harremana ezarri nahi izanez gero.

Ezarri beharreko legeria eta jurisdikzioa

Oro har, Espainiako legeriaren eta jurisdikzioaren arabera emango dira web honetan zehaztutako zerbitzuak.

Jabetza intelektual eta industriala

Web gune honen eta bertan azaldutako osagaien jabetza intelektual eta industrialerako eskubideak Suspergintza Elkartearen titularitatepekoak dira, berariaz aurkakoa adierazten ez bada. Nahiz eta web gunean sartu edo web gunea erabili, erabiltzaileek ez dute inolaz ere izango bertan adierazitako edukien gaineko inolako jabetza-eskubiderik.

Ez dago web gunean azaldutako edukiak aldatzerik, kopiatzerik, erreproduzitzerik, jaisterik, eskualdatzerik, banatzerik edo aldatzerik, Suspergintza Elkartearen baimenik eduki ezean. Nolanahi ere, badago web gune honetako zenbait eduki erabiltzailearen terminalera jaisterik, betiere erabilera pribaturako badira eta inolako merkataritza-helbururik ez badute.

Erantzukizunaren zedarripena eta erabilera-baldintzak

Erabiltzaileek arduraz, zuzentasunez eta zuzenbidearen arabera erabili beharko dituzte web orriko edukiak. Suspergintza Elkarteak ez du inolako erantzukizunik izango, web orri honetako edukiak txarto erabiltzen badira. Beraz, edukiak eskuratu edo erabiltzen dituen pertsonaren erantzukizuna baino ez da izango.

Suspergintza Elkarteak ez du web guneko erabiltzaileen sistemetan gertatutako kalte-galeren gaineko inolako erantzukizunik izango, ezin duelako bermatu bertako edukietan birusik edo beste elementu kaltegarririk ez dagoenik.

Suspergintza Elkarteak ez du bermatzen web orrian sartzean edo edukia ikustean errorerik egongo ez denik eta edukia behar bezala eguneratuta dagoenik. Dena dela, behar besteko ahalegina egingo du halakorik ez gertatzeko eta, hala badagokio, ahalik eta lasterren zuzentzeko edo eguneratzeko.

Aldaketa

Suspergintza Elkarteak eskubide guztiak ditu, web gune honetan ezarri beharreko terminoak eta baldintzak aldatzeko, mugatzeko edo ezeztatzeko. Aldaketarik eginez gero, testu berria gune honetan bertan argitaratuko da, eta erabiltzaileek unean-unean indarrean dauden baldintzen berri eduki ahal izango dute. Edonola ere, erabiltzaileekin ezarritako harremanetan, web gunean sartzean aurreikusitako arauak hartuko dira kontuan.

Integración y Convivencia intercultural

eusko jaurlaritza

Biltzen 2023