All posts by Maria Solar

Maskulinitate berdinzaleak eta kultura-aniztasuna

❗️Bueltan gaude Biltzenen berdintasuna eta kultura-aniztasuna lantzeko urtero antolatzen dugun topaketarekin. ‘Maskulinitate berdinzaleak eta kultura-aniztasuna’z arituko gara aurten, Bilboko Yohn jauregian, azaroaren 9an.
Programa osoa hemendik gutxira zabalduko dugu; ordura arte, eguna gorde eta, informazio gehiago jaso nahi baduzue, emaiguzue zuen izena eta helbidea esteka hau jarraituz: https://labur.eus/Sfg3w

Gorroto arrazista, xenofobo, antigitano eta LGTBIfobikoko gertakarien aurrean jarduteko gida

Eusko Jaurlaritzak gorroto arrazista, xenofobo, antigitano eta LGTBIfobikoko gertakarien aurrean tokian-tokian jarduteko gida

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak bultzatuta, gida Biltzen Kulturen arteko Integrazio eta Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuak prestatu du

Toki entitateen jarduera instituzionala orientatu nahi du, zuzenean jakinarazten zaizkion gorroto-gertaeren aurrean, erantzun egokia eta neurrizkoa emateko