Aurten, “Parte-hartzearen inguruko hausnarketak eta esperientziak” lelopean.


Save the date! Gorde data!
Urtero bezala, Biltzen eta Ikuspegik Immigrazioa eta Integrazioa EAEn XIV. Jardunaldietara gonbidatu nahi zaituztegu. Aurten, hamalaugarren edizioa izango dugu “Parte-hartzearen inguruko hausnarketak eta esperientziak” leloarekin.
Laster, behin-behineko egitarauari eta izena emateko moduari buruzko informazioa helaraziko dizuegu. Bitartean, gorde data: 2024ko urriaren 24 eta 25. Formatua presentziala izango da, Bizkaia Aretoan (Bilbo).
Zuen zain gaude!
