All posts by Maria Solar

Immigrazioa eta Integrazioa EAEn XI. Jardunaldiak

Urtero bezala, Immigrazioa eta Integrazioa EAEn XI. Jardunaldietara gonbidatzen zaituztegu. Hamaikagarren edizio honetako gaia hauxe izango da: Errefuxiatuen harrera Euskadin: erronkak eta erantzunak.

Osasun-baldintzek ahalbidetzen badute, formatua presentziala izango da, Bizkaia Aretoan (Bilbo).

Laster, behin-behineko egitarauari eta izena emateko moduari buruzko informazioa helaraziko dizuegu. Bitartean, gorde data: 2021eko urriaren 21 eta 22a.

 

Ikuspegiko 2020. urteko barometroa

Atzo Ikuspegi Euskal Immigrazio Behatokiko kideek 2020. Urteko barometroa aurkeztu zuten. Bertan atzerritar jatorrizkoenganako pertzepzioak eta jarrerak aztertzen dira.
Txosten honek gai nagusi hauek ditu ardatz: etorkinen presentziaren eta bolumenaren pertzepzioa, euskal gizartean hautemandako ondorioak, eskubideak eta zerbitzuak, bizikidetza-ereduak eta harremanetarako espazioak, kultura-ereduak, sinpatia-maila, estereotipoak, immigrazio-politika eta tolerantziaindizea.

AUSARTAK BAI, BAINA NOLA?

📣 Ausartak bai, baina nola? Diskriminazioari buruzko prestakuntza

 

🗓  Azaroak 17

º  16:00-18:00

💻  Online

 

Tresnak eta prozedurak, arraza-, etnia- edo nazio-jatorriak, sexu-orientazioak eta genero-identitateak eragindako DISKRIMINAZIOA AZTERTZEKO ETA SALATZEKO

 

Izena aurrez eman behar da👇 https://labur.eus/PGdR7

 

Animatu!🙌🙌🏾🙌🏿