Gaur maskulinitate igualitarioei buruzko bigarren formakuntza saioa izan dugu. Bertan, Munduko Medikiko Marrak berdintasun eta indarkeriaren inguruan dauden mitoei aurre egiteko argudioak landu dugu. Geroago, gure lankide Lila Maya Amranek herramienta komunikatiboak eta erantzuna emateko estrategiak eskaini dizkigu eta Biltzeneko zerbitzu juridikoko Nuria Martinez-ek genero indarkeriako delitua duten gizon atzerritarrei aplikatu beharreko zehapen-araudiari buruzko pintzeladak garatu ditu.
All posts by Maria Solar
VESTIMENTES
Datorren otsailaren 15ean, Biltzenek Vestimentes: (Con)vivir con el Hiyab y otras prendas de vestir identitarias izeneko ekitaldian hartuko du parte. Aipatutako ekimena Barakaldoko Aniztasun Eskolaren barne dago eta solasaldia Zehar – Errefuxiatuek dinamizatuko du, Clara Campoamor kulturetxean, 18:30etan.Parte hartzeko interesa izatekotan gogoratu izena ematea nahitaekoa dela.
Aholku Sareak 5 bulego berriak ireki egin ditu
#AholkuSarea -k bost bulego berri ireki ditu egoera ahulean dauden etorkinei aholkularitza juridikoa emateko, Atzerritartasun arloko Laguntza Juridikoaren Euskal Sareak EAEn dituen 19 bulegoei gehituz. Beatriz Artolazabalen hitzetan, “helburu bat daukagu. Pertsona migratzaileek beren egoera erregularizatu eta lan-merkatuan sartzea lortu nahi dugu”. Aholku Sareak 10.199 pertsonari eman zion arreta 2021ean eta 23.199 kontsulta egin zituen.
