All posts by Ainhize

VI. Immigrazioaren gaineko jardunaldiak eta Euskadin integratzea

Aurreko urteetan bezalaxe, Biltzenek eta Ikuspegik berriro ere elkarrekin egin dugu lan Immigrazioa eta Integrazioa EAEn VI. Jardunaldiak prestatzen. Oraingoan, gune nagusia etorkizuneko erronkak izan dira eta gai ugari landu dugu: erlijio-aniztasuna, euskara eta immigrazioa, parte-hartze politikoa eta abar.

Jardunaldiak azaroaren 17an eta 18an egin genituen Bilboko Bizkaia Aretoan.

Antolatzaileak Eusko Jaurlaritzako Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritza eta Euskal Herriko Unibertsitatea izan dira. Zuzendaritza teknikoaz Biltzen eta Ikuspegi arduratu dira.

Biltzeneko kide diren hiru lagunek hartu dute jardunaldietan parte: Miguel Ángel Muñozek, Carolina Fetescuk eta Diógenes Sabanak.

Hemen ikus ditzakezue jardunaldietako bideoak.

Jardunaldia: “Arraza- edo etnia-jatorriagatik edo genero-nortasun edo sexu-orientazioagatik gertatutako bereizkeria-egoera bat nola detektatu eta horren aurrean nola jokatu”

Joan den azaroaren 22an, Biltzenetik, Eusko Jaurlaritzaren eta Eraberean Sarearen ordezkaritzan, izen hau zuen prestakuntza-ekintza batean parte hartu genuen: “Arraza- edo etnia-jatorriagatik edo genero-nortasun edo sexu-orientazioagatik gertatutako bereizkeria-egoera bat nola detektatu eta horren aurrean nola jokatu”. Jardunaldia Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioko Aukera Berdintasunerako eta Emakumearen Institutuak antolatu zuen.

Esteka honetan duzue ikastaroari buruzko informazio zehatza

Elkarteak Sendotzeko Programaren bigarren edizioa

Ibilbidea 2015ean hasi zuen Elkarteak Sendotzeko programaren fase pilotuak emaitza ona izan du. Etorkinek eta ijitoek osatutako erakunde txikientzat sortu zen, behar eta une desberdinetara egokitzen den programa baten bidez babesa emateko helburuarekin. Bigarren edizioarekin jarraituko dugu eta laguntza emateko saio indibidualizatuak eta neurrira egindako prestakuntza-saioen eskaintza egitea proposatuko dugu bigarren edizio honetan.

Uste dugu elkarte horitako askok zailtasun handiak dituztela garatzeko eta hasiera batean sortuak izan ziren funtzio sozialak betetzeko. Prozesuak parte-hartzaileak, dinamikoak, entzute bidezkoak, elkarrizketa oinarri dutenak eta gogoetara bideratutakoak dira eta gure helburua elkarte horiek zaintzea eta indartzea da,  betiere, herritar aktiboengana bideratuta eta parte-hartzeari dagokionez (arlo guztietan) baliabide guztiak erraztuta. Izan ere, horren guztiaren helburua honako hau da: elkarte horietan eta horiek osatzen dituzten kolektiboetan aldaketa- eta eraikuntza-prozesuak bideratzera bultzatzea. Azken finean, ikusarazi nahi diegu horien aldeko apustua egitea gure gizarteari egiten dioten ekarpena duintzearen aldeko apustua egitea dela.

Gogoratu behar dugu Programa Biltzenek bultzatzen duela EDE Fundazioaren, Ellacuria Fundazioaren eta Harresiak Apurtuz elkartearen laguntzarekin.