doc-legal

Aholku Sarea

Aholku Sarea atzerritarrekin lotutako gaietan laguntza juridikoa emateko sarea da eta Eusko Jaurlaritzak bultzatzen du hirugarren sektoreko erakundeekin elkarlanean. Atzerritarrei, bertako herritarrei eta gizarteratzeko ibilbide ugaritan laguntza emateko lanean parte hartzen duten Administrazio Publikoko profesionalei eta Hirugarren Sektoreko Irabazi Asmorik Gabeko Erakundeei zuzenduta dago.

Horren helburua oro har atzerritarren erregularizazioa erraztea eta etortzeko garaian irregulartasuna ekiditea da, familiako bizitzarako eskubidea erabiltzeko aukera emanda edo hori lortzen saiatuta:

  • Bizileku-baimena aparteko gorabeherak direla eta (familiako edo gizarte mailako errotzea, arrazoi humanitarioekin edo genero-indarkeriarekin lotutako errotzea).
  • Ikasketak direla eta egonaldi-baimena eta hori luzatzea.
  •  Atzerritar adingabeak.
  • Iraupen luzeko bizilekua / EBko iraupen luzeko bizilekua.
  • Komunitate-erregimena.
  • Berritzeak.
  • Baimenak aldatzea.
  • Berriz elkartzea.

Zerbitzura sartzeko bi modu daude:

  • Telefono / e-maila bidezkoa: BILTZENen (Integraziorako eta Kulturen arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzua) sail juridikoak emango dizu arreta zure zalantza argitzeko edo aholkulari juridiko batek arreta presentziala eman dezan deribazioa egiteko:
  • Presentziala: itunpeko edozein erakundetara joateko aukera dago. Bertan, arreta presentziala jaso ahal izateko hitzordua emango dizute.
    • ARABA: GURUTZE GORRIA 945222222 / CEAR 945266805
    • BIZKAIA: GURUTZE GORRIA – Bilbo 944 230 359- Portugalete 944 950 229 / CITE-CCOO 944 243 424 / CARITAS 944 020 099 KOSMOPOLIS 688 605 551
    • GIPUZKOA: GURUTZE GORRIA – Donostia 943 327 795 / Eibar 943 176 248 ADISKIDETUAK 943 639 690

eusko jaurlaritza

disenua st3elkartea
Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu. Ikusi cookien politika.