Trimirada- fuente irekia

Aniztasunaren polizia-kudeaketari buruzko formazioa Ertzainentzat

Ertzaintzak EAEn  garatu duen Prebentzioa Komunikaziotik segurtasuneko hedapen-programaren urteko ebaluazioaren eta balantzearen azken bileran hartu du parte Biltzenek. Ertzaintzaren goi mailako arduradunez gain, Iurretako egoitzan egindako topaketaren sustatzaile eta anfitrioi izaeran, beste kargu eta programako arduradun batzuek hartu dute parte ekimenean, baita aldi horretarako gonbidatutako LGBT taldearen eta ijito-elkarte mugimenduaren ordezkariak ere.

Biltzenek joan den urrian hasitako eta Ertzaintzako borondatezko pertsonei zuzendutako Aniztasunaren Kudeaketa Polizialari buruzko prestakuntzarekin jarraitzen du. prebentzioaren eta herritarren segurtasunaren inguruko hainbat arloren gainean eta hainbat publikori, beste batzuen artean, eskola-adinean dauden haurrei eta gazteei, lan-jardueraren baitan informazio-hitzaldiak eta sentsibilizazio-hitzaldiak emateaz arduratzen diren 250 agente inguru dira.

Aniztasunaren Kudeaketa Polizialari buruzko ikastaroa, 36 orduko ordutegi-kargarekin, hiru mailatan dago banatuta: hasierakoa, aurreratua eta goi mailakoa. Horietatik, dagoeneko, lehenengoa eskaini da eta duela gutxi hasi dira bigarrena eskaintzen. Horretarako guztirako, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasuneko eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailen arteko akordioaren ondorio gisa, Euskadiko hainbat ijito-elkarteren eta LGTB talderen arteko elkarlana nabarmentzen da; horrela, aniztasunaren ikuspegia txertatzen da hiru ikuspegi hauetatik: etorkina, ijitoa eta LGTB, beste elkarlan batzuk dakartzan aniztasunaren planteamendu inklusiboarekin bat etorriz. Hori da tratu-berdintasunerako eta bereizkeriarik ezerako sarearen kasua.