Consul

Encuentro técnico en Consulado de Rumanía

Apirilaren 20an, ostiralean, Eusko Jaurlaritzaren “Aholkusarea” sareko prestakuntza-ekintzen baitan Biltzenek antolatutako laneko saioa egin genuen Errumaniako Kontsuletxearekin, erakunde publikoekin eta erreferentziazko gizarte-elkarteekin batera. Horien artean, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundietako Haurtzaroaren Zerbitzuetako, Busturialdeko Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuetako eta Biltzeneko langileak zein Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzako kideak zeuden. Gizarte-elkarteei dagokienez, honako hauetako talde teknikoko profesionalak joan ziren: Cáritas Bizkaia, Gurutze Gorria, Kosmópolis, Adiskidetuak, CEAR, SOS Gipuzkoa eta CITE (CCOO sindikatuaren baitan dago).

 

Saioaren helburua adingabeekin lotuta Errumaniako legeriak dituen prozedura eta berezitasunak gerturatu eta argitu ahal izateko gunea egokitzea izan zen eta, bereziki, gai hauekin lotuta: dokumentazioa familiako gatazka kasuetan eta Errumaniako herritarrek Espainiako nazionalitatea eskuratzearekin lotutako dokumentuen legeztapena eta horrekin lotutako beste alderdi batzuk.

 

Jardunaldira joandakoek topaketaren inguruko oso balorazio positiboa egin zuten. Bestalde, Errumaniako kontsul txit gorenak, Marian Popescu jaunak, ekimena lankidetza estuagoa izateko eta Gizarte esparruan erreferentziako erakunde eta elkarteekin lan-ildo jasangarria izateko abiapuntua izan zela aipatu zuen, eta bereziki haurtzaroarekin eta nerabezaroarekin lotutako esparruan lan egiten duten elkarteei dagokienez.