World Cafe Gipuzkoako Aniztasunean Elkarbizitzeko Planerako ekarpenak jasotzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiko Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza aniztasunean oinarritutako elkarbizitza sustatzeko eta bereizkeriaren aurkako borrokan apustu irmoa ari da egiten lurralde historiko horretan. Horrekin, aukera-berdintasuna bistaratzeaz gain, politika publikoetatik sustatu ere egin nahi du, eta egunerokotasunean errealitate bihurtu nahi du pertsona guztiek eremu sozial, kultural eta politikoetan baldintza-berdintasunean sartzeko eta parte hartzeko duten eskubidea.  Ildo horretan ari da lanean 2016 amaieratik eragile sozial ugarirekin Aniztasunean Elkarbizitzeko arloan Ekintza Plana egiteko. Testuinguru horretan, ekainaren 29an, ostegunean, Donostian topaketa bat egingo dute World Café formatuan, Ekintza Plan horretarako ekarpenak jasotzeko. Biltzenetik gonbidapena eskertu nahi dugu eta aniztasunean elkarbizitzeko eraikuntza kolektiboaren prozesuarekin bat egin nahi dugu.Gipuzkoa kafe