Kultuna aniztasunaren eguna

Kultura aniztasunaren eguna dela eta, Eraberean Sareak -Tratu Berdintasunaren aldeko eta Diskriminazioaren aurkako Sareak- “Zu bai, zu bai” kanpaina zabaldu nahi du berriz ere,  arraza-, etnia- edo nazio-jatorriak eragindako diskriminazioaren biktimak izan daitezkeenei zuzendutako bideo batekin.

Eraberean Sarea Eusko Jaurlaritzak bultzatzen du eta CEAR Euskadik, Gurutze Gorriak, SOS Arrazakeria Gipuzkoak eta CITE Bizkaiak osatzen dute, besteen artean. Eraberean Sareak bat egiten du arrazakeria eta xenofobiaren aurkako salaketarekin, giza-eskubideen defentsarekin eta kulturen arteko bizikidetzarekin Euskadin.