944 001 900 | biltzen@biltzen.org

Buscar
Generic filters
Exact matches only

Erabereanek diskriminazioaren aurkako borrokan duen konpromesua azpimarratzen du

Martxoaren 21a Arraza-bereizkeria Ezabatzeko Nazioarteko  ospatzeko, Eraberean sareak agerian uzten du arraza, etnia edo naziojatorriagatiko, sexu-orientazio eta identitateagatiko eta genero identitateagatiko diskriminazioaren aurkako borrokan duen konpromisoa.

Eraberean sareak, Eusko Jaurlaritzak Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailak bultzatuta, tratu-berdintasuna eta diskriminaziorik eza zaintzea dauka helburu, politika publikoetan eta Euskadiko gizarte zibilean. Eusko Jaurlaritzaz gain, hauek dira Eraberean Sarea osatzen duten elkarteak: aldarte, CEAR Euskadi, Gurutze Gorria, Gao Lacho Drom, CITE-CC.OO Bizkaia, Errespetuz, Kale Dor Kayiko, Nevipen, Agifugi, Gehitu eta SOS Arrazakeria Gipuzkoa. Elkarteak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hedatzen dira, eta antena gisa egiten dute lan diskriminazio egoerak ikustarazteko eta pertsonei baita taldeei ere arreta emateko.
Sareak laguntza ematen du diskriminazio-egoerak salatzeko; arreta eta aholkularitza ematen diskriminazioaren biktimei; eragileak sentsibilizatzeko eta prestatzeko jarduerak egiten ditu; aholkularitza eskaintzen die erakundeei, gizarte-erakundeei eta funtsezko eragileei; eta dibulgazio-materialak sortzen ditu. Sareak atal propioa ere badu Eusko Jaurlaritzaren webgunean, informazioa kontsultatzeko eta harremanetan jartzeko: www.euskadi.eus/rederaberean edo www.euskadi.eus/erabereansarea.

Maratxoaren 21eko omenaldirako bideoa hurrengo estekan duzu eskuragarri:

Bideoa Irekian

 

Integración y Convivencia intercultural

eusko jaurlaritza

Biltzen 2023