Emakumeen nazioarteko eguna

Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzearekin bat, Biltzenek, 2018ko martxoaren 7an,  “Emakumeek beren eskubideak aitortzeko eta gizarte bidezkoagoa eta berdintasunean oinarritua eraikitzeko borrokari” buruzko saioa eskainiko du Deustuko Unibertsitatean  –Donostiako Kanpusean. Emakumeek beren eskubideak aitor daitezen egindako borroka-prozesua hurbiltzea da helburua, bertako aurrerapenak eta erronkak kokatuz. Sentsibilizazioan oinarritutako saioan, ikasketa desberdinetako 2. mailako ikasleek hartuko dute parte: Ekonomia eta Enpresa, Zuzenbidea, Komunikazioa, Turismoa, Gizarte Lana, Gizarte Hezkuntza.