Asilo, Babes eta Nazioarteko Babesaren inguruko prestakuntza ekintza

Maiatzean, Asilo, Babes eta Nazioarteko Babesaren inguruko prestakuntza-ekintza bat izan da Bilbon (hilaren 16, 17 eta 18an) eta Donostian (hilaren 23, 24 eta 25ean), Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) eta EUDELen arteko prestakuntza-hitzarmenaren baitan. Prestakuntzako ekintza horren antolaketa-lanetan parte hartu dute Bake eta Bizikidetzako Idazkaritza Orokorrak eta Enplegua eta Gizarte Politikak Sailak. Sail horrek, BILTZENen bidez, programa eratu du eta koordinatu egin du administrazioaren hiru arloetatik eta EAEn errefuxiatuei harrera egiteko lanetan aritzen diren erakunde sozialetatik etorritako irakasle talde handi bat.

 

Bizkaia eta Gipuzkoa Lurralde Historikoetako udaletako gizarte-zerbitzuetako teknikariei zuzendutako prestakuntza-ekintza izan da eta  hau izan da helburu nagusia: “ezagutzak eskuratzen eta esperientziak ezagutzen laguntzea, udaletako zerbitzuek Euskadira nazioarteko babes eske iristen diren pertsonei hobeto erantzun diezaien”.

 

Hiru goizetan eskainitako saioetan, honako eduki hauek landu zituzten:  asilo, babes eta nazioarteko babesaren inguruko araudi-esparrua; aniztasuna kudeatzeko elementuak, esku hartzeko beharrezkoak direnak; esku hartzeko erakunde-esparrua; GKE-en esku-hartze prozesua Euskadin.  Prestakuntza-jardunaldiaren amaieran mahai-inguruak egin zituzten zenbait errefuxiaturekin.