Aholkusarearen prestakuntza-markoaren baitako jardunaldiak

JORNADA-FORMACION-AHOLKUSAREA-REGIMEN-COMUNITARIO-MAPA-UEEusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzan, ekainaren 23an egin zuten Aholkusarearen prestakuntza-markoaren baitan “Espainiako nazionalitatera sarrera” izeneko jardunaldia. Bertan, Asier Basagoitik, Donostiako erregistro zibileko arduradunak, nazionalitate arloko araudiaz zein erregistroarekin lotutako gai praktikoez hitz egin zuen. Guztira, 30 lagun bildu ziren jardunaldian.

Irailean ekingo diogu berriro prestakuntzari “Komunitate-erregimenaren dimentsio berria” izeneko jardunaldiarekin.

Margarita Palos eta Mikel Mazkiaran arduratuko dira aurrean dugun panorama berria zehazteaz eta, gainera, komunitateko araudiak eta haren aplikazioak biltzen dituen zalantza guztiei erantzungo diete.

Hasiera batean uztailaren 13rako aurrez ikusita zegoen arren (aurretiko izen-ematea 90 lagunek baino egin zuen), irailera arte atzeratu behar izan dugu. Datak zehazten ditugunean, horien berri emango dizuegu.