Ikuspegiko 2020. urteko barometroa

Atzo Ikuspegi Euskal Immigrazio Behatokiko kideek 2020. Urteko barometroa aurkeztu zuten. Bertan atzerritar jatorrizkoenganako pertzepzioak eta jarrerak aztertzen dira.
Txosten honek gai nagusi hauek ditu ardatz: etorkinen presentziaren eta bolumenaren pertzepzioa, euskal gizartean hautemandako ondorioak, eskubideak eta zerbitzuak, bizikidetza-ereduak eta harremanetarako espazioak, kultura-ereduak, sinpatia-maila, estereotipoak, immigrazio-politika eta tolerantziaindizea.