Abenduak 1, nazio errumaniarraren eguna

CARTEL 1 diciembre

Biltzenek, Abenduak 1 Kultur Elkartearekin eta Gernika-Lumoko Udalarekin batera, Nazio Errumaniarraren Eguna ospatzeko ekitaldiak antolatuko ditu Gernikako Elai Alai Aretoan abenduaren 1ean, ostiralean, lelo honen pean: “Herri langile eta alaia”.

18:00etan egingo da

inaugurazioa eta bertan izango dira Errumaniako kontsul nagusia Bilbon eta Gernika-Lumoko alkatea.

Jarraian, Madrilgo Instituto Cultura Rumana institutuaren eskutik “El Bucarest sefardí. 500 años de historia contados en 100 imágenes” (Bukarest sefardia. 500 urteko historia 100 iruditan) erakusketa izango dugu ikusgai.

Gainera, hitzaldi hauek egingo dira: “Literatura rumana en español” (Literatura errumaniarra gaztelaniaz) Marian Ochoa de Eribe itzultzailearekin eta “Familias plurilingües y el programa de aprendizaje de la lengua y cultura rumana en Gernika” (Familia eleaniztunak eta Errumaniako hizkuntzaren eta kulturaren ikasketa-programa Gernikan) Liviana Bucuresteanu irakaslearen eskutik.

Ekitaldia Jose Antonio Uriarte Itxasok aurkeztu eta errumanierako eskoletako ikasleen musikak eta Grupo Millenium taldeak girotuko du. Gain

era, Grupo Miorita taldearen dantzak ikusteko aukera ere izango dugu.

Aipatu behar

rekoa da ekitaldiaren helburua errumaniar herria Euskadiko gizartera gerturatzea dela kultur eta herritarren partaidetza mailan Euskadin duten presentzia bistaratzeko. Bertan, dastatze gastronomiko bikainarekin gozatzeko aukera ere izango da.

Emakume ijitoen ahalduntze-jardunaldia

Emakundek azaroaren 7ko goizean urtero sustatzen duen Berdintasunerako Foroaren testuinguruan izan da Bilboko Bilborock aretoan ‘Emakume Ijitoen ahalduntze-jardunaldia: Berdintasuna nigan ere hasten da‘. Euskal Autonomia Erkidegoko ijito herriaren erabateko sustapenerako eta partaidetza sozialerako kontseiluan sartuta dagoen Euskadiko Emakume Ijitoen Batzordeak antolatutako topagunea da; Biltzenetik arduratzen gara haien idazkaritza teknikoko lanaz. Batzordeak, Kontseiluak eta garatutako jarduerak berak Eusko Jaurlaritzaren Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzaren bultzada ere badu.

Topaketan hirurogeita hamar emakume ijito inguruk hartu dute parte, gehienak Bizkaikoak, baina badira Gipuzkoa eta Arabakoak ere. Horiek gogoetak eta bizipenak partekatu dituzte Josefa Santiago gizarte-langile eta ijito aktibistarekin; baita hiru Lurraldeetako emakume ijitoen elkarteetako beste kideekin ere.

Bestalde, Emakundeko, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Bilboko Udaleko ordezkariek ere hartu dute parte, baita Ernesto Sainz Lancharez Eusko Jaurlaritzaren Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak ere. Horrek nabarmendu du bere Zuzendaritzak Batzordean aipatutako ekimenekin duen konpromisoa eta etorkizunaren jabe egiteko ahaleginean saia daitezen animatu ditu emakume ijitoak.