Biltzen Bilboko 9. Nazioarteko Zinema Ikusezina “Film Sozialak” Jaialdiko epaimahaikide izango da

Berriz ere Bilbo izango da anfitrioi 118 herrialdetatik jasotako eta gizateriaren errealitate ugari erakutsiko dizkiguten film laburrentzako. Hasi zenetik, Jaialdia espazio integratzaileak sortzen saiatu da, justizia, aukera-berdintasuna eta desberdina izateko eskubidea sustatuko diren espazioak sortzen. Normalean ohiko pantailetatik kanpo geratzen diren ikus-entzunezko lan horien edukia lau ardatz tematikoren ingurukoa da: Garapen Iraunkorra, Giza Eskubideak, Kultura artekotasuna eta Genero Berdintasuna. Filmak irailean eta urrian emango dituzte zenbait egoitzatan. Biltzen epamahaikide gisa joango da Kultura artekotasunaren atalean eta lan onenek Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzaren saria jasoko dute.

Informazio gehiago: http://www.kcd-ongd.org/invisible

Eraberean sarearen jardueraren txostena aurkezpena

Atzo, urriaren 4an, tratu-berdintasuneko eta ez-bereizkeriako Eraberean sarearen 2016ko jardueraren txostena aurkeztu zuten; haren koordinazioan eta asistentzia teknikoan parte hartzen du Biltzenek.

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako kontseilaria, Ernesto Saiz Lanchares Familia-politikako eta aniztasuneko zuzendaria, eta Immigrazio, ijitoen eta LGTBI kolektiboaren begiraden hiru ordezkari izan ziren 2016ko jarduera-txostena aurkeztearen arduradunak.

Txostena helbide honetan dago eskuragarri: www.eraberean.net