2017ko berdintasun arloko jardueren plangintza

Urtero bezala, Biltzenek emakumeen eta gizonen arteko berdintasun arloko jarduera multzoa prestatu du.

Jarduera horiek Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren berdintasuneko urteko planaren baitan jasoko dira.

Aurten egitea aurrez ikusitako jardueren helburu orokorra emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna gauzatzen laguntzea da. Horretarako, balioetan aldaketa eta indarkeria matxista errotik desagerraraztea lortu nahi dira.

Gizarte eta osasun arloetako prestakuntza hitzartua

Biltzenek Osakidetzaren Zabalganako osasun-zentroak eta Gasteizko Udalaren baitako Lakuako, Hegoaldeko eta Ariznabarrako oinarrizko gizarte-zerbitzuek gizarte eta osasun arloko lankidetza arloan abian jarritako erakunde arteko eta lanbide arteko lana babestu du.   Zehazki esanda, profesionalen talde zabalari zuzendutako prestakuntza-ekintza hitzartu dute. Honako hauek osatuko dute talde hori: medikuntzako eta erizaintzako langileek, administraziokoek, gizarte-lanekoek eta psikologiakoek. Bi edizio antolatu dituzte guztien parte-hartzea errazte aldera; bat goizez egingo da, eta bestea arratsaldez. Ikastaro bakoitza lau saiok osatuko dute: atzerriko etorkinen testuinguru sozio-juridikoari buruzko hasierako saioa eta gizarte eta osasun arloetako aniztasun kulturalarekin lotutako hiru. Zerbitzu publiko horietako ekintzen hartzaile eta erabiltzaile gehienak jasotzen dituzten hiru kolektibotan oinarrituko dira. Honako hauetan, zehazki: Magreb, Latinoamerika eta Afrika Beltza.

Paziente Bizia: Ijito-komunitatearen osasuna zaintzen programaren aurkezpena

Martxoaren 15ean aurkeztu zuten jendaurrean Paziente Bizia: Ijito-komunitatearen osasuna zaintzen programaren egokitzapena. Osakidetzak bultzatu duen ekimenak Osasun Eskolaren baitan duela sei urte baino gehiagotik erabiltzen diren metodologia eta tresnak egokitzen ditu programan parte hartzen dutenak haien autozaintzaren arloan ahalduntzeko eta, horren bidez, osasun-egoeran hobekuntzak lortzeko asmoz. Horrez gain, programak Ijito Herriarekiko Euskal Estrategian aurrez ikusitako osasuna sustatzeko helburua ere badu. Hori bideratzen eta jarraipena egiten hartzen dugu parte Biltzenen batez ere Euskadiko Ijito Herriaren sustapen integralerako eta gizarte-partaidetzarako Kontseiluko Idazkaritza Teknikoaren bidez (baina ez horren bidez bakarrik).