together-logo

Together proiektua

Europa osoko arrazismoan eta xenofobian oinarritutako gorroto-krimenen egoerak (GK) eta gorroto-diskurtsoak (GD) prebenitzea, bistaratzea, salatzea eta jazartzea errazten duten elementuak eta mekanismoak eskaintzeko sortu zen.

Polizia-agintarien (PA), operadore juridikoen eta gizarte zibilaren ezagutza teorikoa eta operatiboa hobetzea du helburu.

Proiektua bi fasetan garatuko da: 2014ko abenduaren 1etik 2016ko azaroaren 30era; eta 2016ko abenduaren 1etik 2019ko azaroaren 30era.

Helburu hauek ditu:

  1. Polizia-indarren, gobernuz kanpoko erakundeen (GKE) eta oinarri-erakundeen gaitasunak indartzea gorroto-delituak identifikatzeko eta salatzeko zein biktimekin interakzioa izateko garaian.
  2. Gorroto-delituen inguruko datuen bilketa hobetzea segurtasun-indarrei eta gizarte zibileko erakundeei zuzendutako metodologia eta tresna estandarizatuak sortuta eta ezarrita.
  3. Sareko lana eta lankidetza sendotzea segurtasun-indarren eta gizarte zibilaren artean gorroto-delituen trukea eta jarraipena egin ahal izateko.
  4. PAen, fiskaltzaren eta botere judizialeko kideen gaitasuna sendotzea honako hauetarako: a) GK eta GDak (batez ere, onlinekoak) identifikatzea, ikertzea eta epaitzea, eta b) biktimekiko errespetuzko tratamendua bermatzea.
  5. PAen, fiskalen, botere judizialeko kideen eta gizarte zibilaren (Estatu eta Europa mailan) artean GK eta GDei buruzko ezagutzen trukea eta lankidetza sendotzea.
  6. Onlineko GDak prebenitzeko Estatu mailako estrategia orokorrak bultzatzea.

Proiektuko titularkideak dira Europak lau herrialdetan egoitza duten erakundeen partzuergoko kideak: Gipuzkoako SOS Racismo, SOS Racisme Catalunya (Espainia), KISA (Zipre), Organisation for Aid to Refugees – OPU (Txekiar Errepublika), Lunaria, CGIL Lonbardia, Roma Tre unibertsitatea (Italia).

Euskadin, Gipuzkoako SOS Racismo buru dela, Biltzen (Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritza) lehentasunezko laguntzailea da hausnarketa estrategikoko eta ezarpeneko prozesuetan parte hartzen duelako. Ertzaintzarekin eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarekin egindako zeharkakotasuna eta koordinazioa bermatzen ditu gainera.

Proiektuak Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen eta Herritarren Programak batera finantzatutako aurrekontua du.

eusko jaurlaritza

disenua st3elkartea
Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu. Ikusi cookien politika.