circulos-concentricos

Elkarteak sendotzeko programa

Batez ere etorkinen eta ijitoen proportzio adierazgarriak osatzen dituen elkarteei zuzenduta dagoen programa da. Horren helburu nagusia sortu izan diren funtzio sozialak bete eta garatu ahal izateko beharrezko baliabideak eta laguntza ematea da: jarduerak egitea, gizartean ikusgai bihurtzea, eskubideen defentsa eta aldarrikapenen hedapena bultzatzea, harremanak eta gizarte-egitura sortzea, barneko lotura afektiboak eta sozialak bultzatzea, pertsonen artean laguntza ematea…

Elkarte horiek ere “hirugarren sektore soziala” dira eta, horrenbestez, horiek zaintzeak eta sendotzeak ere “gizartea” sortzen du. Horien aldeko apustua egitea gure gizartean egiten duten ekarpena duintzearen aldeko apustua egitea da.

Programaren muina Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde osoan lan egiten duen esparru-programa da eta bi prozesu bateratzen ditu:

  • Elkarteei zuzendutako laguntza indibidualizatuak sistematizatzea.
  • Elkarteen beharretara eta ezaugarrietara egokitutako informazio, prestakuntza, alderaketa eta abarretako baliabideen eta guneen mapa sortzea.

2015ean egindako edizio pilotua zein egun abian dagoen 2016ko deialdia honako hauen artean partekatutako ekimena da:

  1. Biltzen: Integraziorako eta Kulturen arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzua.
  2. Harresiak Apurtuz: Euskadiko etorkinei laguntza emateko GKE-en koordinatzailea.
  3. Ellacuría Fundazioa.
  4. EDE Fundazioa.

eusko jaurlaritza

disenua st3elkartea
Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu. Ikusi cookien politika.