eraberean

ERABEREAN: tratu-berdintasunaren aldeko eta diskriminazioaren aurkako Sarea

eraberean-euERABEREAN Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak honako helburu hauekin bultzatutako ekimena da:

  1. Tratu-berdintasunaren printzipioaren eta diskriminazioaren aurkako borrokaren presentzia bultzatzea, areagotzea eta zehaztea politika publikoetan.
  2. Eskuduntza duten politikekiko (immigrazioa, ijitoen herriaren sustapena, LGTB kolektiboak eta abar) lotura zuzena duten arrazoiek eragindako diskriminazioaren aurkako borrokako mekanismo partekatuak zehazteko lanean aurrera egitea, beste arrazoi batzuetarako (sexua, ezintasuna eta abar) dagoeneko abian daudenekin batera antolatuta arlo publikoan zein pribatuan.
  3. Aurrerapen horiek antolatzea eta historikoki gizarte zibileko erakundeek garatu izan dituzten ekimenekin batera sinergiak ezartzea, elkar sendotuta eta osagarri bihurtuta.

Helburua, horrenbestez, Sail horrek eta hirugarren sektoreko hainbat erakundek osatzen duten Sarea da. Horiek guztiak lehendik ari dira modu esanguratsuan gai hauen inguruan lanean: immigrazioa eta ijitoen herriaren eta LGTB kolektiboen sustapena. Diskriminaziozko tratua dela eta, haien eskubideak urratzen dizkietenean, beren eskubideak erabili ahal izateko informazioko, aholkularitzako, orientazioko eta abarretako ekintzak eta zerbitzuak garatzea du xede.

ERABEREAN autonomia-erkidego osoan lan egiten duen Sarea da. Diskriminazio-egoerak detektatzeko eta pertsonei eta taldeei arreta emateko antena gisa lan egingo duten erakundeak oinarritzat hartuta zabaltzen du bere lana eta arlo pribatuan jartzen du arreta nagusia honako hauek uztartuta:

  • Prebentzio, pedagogia, epe ertainerako kontzientziazio sozialaren eta abarren arloko planteamendua sentsibilizazioko, eragileen prestakuntzako, dibulgazioko materialen sorkuntzako eta hedapeneko, aholkularitzako eta abarretako programen eta jardueren bidez.
  • Planteamendu operatiboa da, pertsona zehatzei, diskriminazioko egoera zehatzen aurrean, ahalik eta laguntza bizkorrena eskaintzen baitie.

eusko jaurlaritza

disenua st3elkartea
Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu. Ikusi cookien politika.